lunes, 31 de marzo de 2008

miércoles, 12 de marzo de 2008

ASIER LETE


Liburu honetan Plineo jaunaren galtzerdien abenturak kontatzen dira.
Plineoren galtzerdi batek bere buruaz beste egin nahi du, usain txarra duelako eta ez dagoelako konforme bere bizitzarekin.
Behin Plineok galtzerdiak garbitu ostean izeki eta galtzerdiak bere buruaz beste egiten du.
Lurrera erori eta arratoi baten etxe bihurtzen da, gerotxoago, Klotilde aztiarekin elkartzen da eta hainbat abentura izango ditu.







Zenbat pertsonai ezagutuko ditu?

Ze gertatuko da Plineorekin?

Ze abentura biziko ditu?






Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Elkarlanean

jueves, 31 de enero de 2008

Ane Gorroñogoitia





Lertxundi,A.
Donostia: Elkar, 2000
Ipuin honetan eskubaloi talde baten istorioa kontatzen da.
Maxe eskubaloiko jokalari bat da. Neska, eskubaloiko taldearen argazki bat ateratzen ari da orain. Argazkia atera orduko, Maxe harriturik geratu da, ez eskubaloiko taldeko neskengatik, baizik eta kiroldegiaren atzealdean, atearen pare-parean gizon eta emakume bat musukatzen ikusi dituelako. Neskatxak, emakume hori andereño Maripi dela uste du.
Taldean, finalera iritsi dira, beraz Italiara joan behar dira jokatzera.
Biadaian, neskatoa argazki hori begiratzen jardun du, bat-batean andereñoa agertu eta…elkarrizketaren ondoren irakazleak ez dio argazkia ikusi. Maripik alaba bat du, Lorainek izenekoa. Loraine bere amaren eta gizonaren harremanen berri jakitean haserre eta triste jarri da. Azkenean, hobetuko ote dira andereño, gizonaren eta alabaren problemak? Finala irabaziko al dute?
Ane Gorroñogoitia.















Ipuin honetan Garmendia zaldun amerikarraren historia kontatzen da.
Egun batean basamortuan gelditzen da lo egiten. Biharamunean jaiki eta ohartzen da bi gizon atzetik dauzkala, Rat eta Bat. Ihes egiten saiatzen da ,baina indiarra harrapatu eta herrira eramaten dute, hiltzeko asmoz. Hurrengo egunean plazara eramaten dute, lepoa mozteko, ordea ez dute nahi dutena lortzen, handikoteak ihes egiten baitu. Korrikan doala, tren hotsa entzun eta ideia bat bururatzen zaio, bertan ihes egitea. Bidaiari txartela erosi eta barrura sartzen da. Baina barruan doala, urrunera ikusten ditu Harry Garby eta bere langileak ibilgailua gelditzen , beraren argazkia erakutsiz. Ihes egingo al du etsaien atzaparretatik? Norbaitek lagunduko al dio aurkariak gainditzen? Bizirik irtengo al da?



Unai Urrutia Uribe.k garmendia eta zaldun beltza Donostia;elkar 2003

KANPAI HOTSEN MISTERIOA


p. Docampo,X. KANPAI HOTSEN MISTERIOA.
Donostia-Elkar, 1995.


Ipuin honetan 12 urteko neska-mutiko batzuek misterio bat nola argitzen duten kontatzen da.
Eiranova izeneko herri batean, erloju berria jartzen dute. Gau hartan, erlojuak 13 kanpai hots jotzen ditu. Orduan, jendea, beren etxeetan, harriturik geratzen da. Hurrengo goizean Kristina, Delio, Elisa eta Pedro, gaueko dangadei buruz hitz egiten aritzen dira.
Egun batzuk igaro ostean, gure lagunak, misterioa argitzen hasten dira. Momentu horretan, Mikel, Kristinaren anaia ere beraiekin batera arituko da dangadei buruzko arazoa argitzen.
Kanpai hots bat gehiago jotzen zuen erlojuaren arazoan sartuta zeudenean, mezuak jasotzen hasten dira haurrak eta beraiek gutunek zer esan nahi zuten argitzen. Lortuko al dute mezu denak asmatzea?
Erlojuaren arazoa izango ote da ala norbait ibiliko ote da misterio honen atzean? Jakingo al dute nor den dangadak jotzen dituen pertsona?
EGILEA:Leire Izagirre.

ENEKO




Kazabon,A. Ziagarrotxoa ahoz aho
Bilbo: Dresclee de Brouwer



Ipuin honetan Mizelen historia kontatzen da. Mizel 13 urteko mutiko bat da , etxera iristeankoan bere amak oso zintzo ikusten du eta zer gertatu zaion ikastolan galdetzen dio.Orduan nota bat erakusten dio.Bertan erretzen harrapatu dutela bere baino bi urte nagusiagoekin jartzen du.Irakurri bezain laster zuzendariarern bulegora doaz, baina joan baino lehenago zergaitik utzi zuen futbola galdetzen dio, Mizelek ez dio erantzuten.hurrengo egunean herrian hizpide zen Mizelen zigarroarena, baina jendeak gehiegi puzten ditu gauzak. Zer gertatuko da? Laguntzrik jasoko al du? Irtengo al da arazotik?




Eneko L.Armentia