jueves, 31 de enero de 2008

Ane Gorroñogoitia





Lertxundi,A.
Donostia: Elkar, 2000
Ipuin honetan eskubaloi talde baten istorioa kontatzen da.
Maxe eskubaloiko jokalari bat da. Neska, eskubaloiko taldearen argazki bat ateratzen ari da orain. Argazkia atera orduko, Maxe harriturik geratu da, ez eskubaloiko taldeko neskengatik, baizik eta kiroldegiaren atzealdean, atearen pare-parean gizon eta emakume bat musukatzen ikusi dituelako. Neskatxak, emakume hori andereño Maripi dela uste du.
Taldean, finalera iritsi dira, beraz Italiara joan behar dira jokatzera.
Biadaian, neskatoa argazki hori begiratzen jardun du, bat-batean andereñoa agertu eta…elkarrizketaren ondoren irakazleak ez dio argazkia ikusi. Maripik alaba bat du, Lorainek izenekoa. Loraine bere amaren eta gizonaren harremanen berri jakitean haserre eta triste jarri da. Azkenean, hobetuko ote dira andereño, gizonaren eta alabaren problemak? Finala irabaziko al dute?
Ane Gorroñogoitia.















Ipuin honetan Garmendia zaldun amerikarraren historia kontatzen da.
Egun batean basamortuan gelditzen da lo egiten. Biharamunean jaiki eta ohartzen da bi gizon atzetik dauzkala, Rat eta Bat. Ihes egiten saiatzen da ,baina indiarra harrapatu eta herrira eramaten dute, hiltzeko asmoz. Hurrengo egunean plazara eramaten dute, lepoa mozteko, ordea ez dute nahi dutena lortzen, handikoteak ihes egiten baitu. Korrikan doala, tren hotsa entzun eta ideia bat bururatzen zaio, bertan ihes egitea. Bidaiari txartela erosi eta barrura sartzen da. Baina barruan doala, urrunera ikusten ditu Harry Garby eta bere langileak ibilgailua gelditzen , beraren argazkia erakutsiz. Ihes egingo al du etsaien atzaparretatik? Norbaitek lagunduko al dio aurkariak gainditzen? Bizirik irtengo al da?



Unai Urrutia Uribe.k garmendia eta zaldun beltza Donostia;elkar 2003

KANPAI HOTSEN MISTERIOA


p. Docampo,X. KANPAI HOTSEN MISTERIOA.
Donostia-Elkar, 1995.


Ipuin honetan 12 urteko neska-mutiko batzuek misterio bat nola argitzen duten kontatzen da.
Eiranova izeneko herri batean, erloju berria jartzen dute. Gau hartan, erlojuak 13 kanpai hots jotzen ditu. Orduan, jendea, beren etxeetan, harriturik geratzen da. Hurrengo goizean Kristina, Delio, Elisa eta Pedro, gaueko dangadei buruz hitz egiten aritzen dira.
Egun batzuk igaro ostean, gure lagunak, misterioa argitzen hasten dira. Momentu horretan, Mikel, Kristinaren anaia ere beraiekin batera arituko da dangadei buruzko arazoa argitzen.
Kanpai hots bat gehiago jotzen zuen erlojuaren arazoan sartuta zeudenean, mezuak jasotzen hasten dira haurrak eta beraiek gutunek zer esan nahi zuten argitzen. Lortuko al dute mezu denak asmatzea?
Erlojuaren arazoa izango ote da ala norbait ibiliko ote da misterio honen atzean? Jakingo al dute nor den dangadak jotzen dituen pertsona?
EGILEA:Leire Izagirre.

ENEKO




Kazabon,A. Ziagarrotxoa ahoz aho
Bilbo: Dresclee de Brouwer



Ipuin honetan Mizelen historia kontatzen da. Mizel 13 urteko mutiko bat da , etxera iristeankoan bere amak oso zintzo ikusten du eta zer gertatu zaion ikastolan galdetzen dio.Orduan nota bat erakusten dio.Bertan erretzen harrapatu dutela bere baino bi urte nagusiagoekin jartzen du.Irakurri bezain laster zuzendariarern bulegora doaz, baina joan baino lehenago zergaitik utzi zuen futbola galdetzen dio, Mizelek ez dio erantzuten.hurrengo egunean herrian hizpide zen Mizelen zigarroarena, baina jendeak gehiegi puzten ditu gauzak. Zer gertatuko da? Laguntzrik jasoko al du? Irtengo al da arazotik?




Eneko L.Armentia

Ibai Lete




Ipuin honetan Maximilia Carverren istorioa kontatzen da.
Mutikoa bere bi arrebekin eta gurasoekin bizi da gerran dagoen hiri batean. Gerratearen ondorioz beste herri batera joan behar dira, Atlantiko ertzekoherrizka batera. Bertan lagunak egingo ditu eta batekin urperatuko itsasontsi batera joaten dira, bertan Jacob izeneko mutiko baten ispiritua dago, baina ezin du itsasontsitik irten inork atera arte. Izpirituak ahalmen bat du pertsonen nahiak bete dezake. Zer eskatuko diote Jacoberi? Izpiritua ona edo gaiztoa izangoa ol da? Bueltatuko al dira berriro heuren herrira? Jacob lanbro arteko printzea izango al da?



Egilea: Ibai Lete.


JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK


- Osoro, J. Jara. Bikiak eta bikoteak
Etxebarri: Alfaguara zubia, 2005


Jara bere gurasoekin bizi den gaztetxo bat da. Orain arte, berak nahi bezala atera zaio guztia, baina bizitza guztiz aldatuko dioten gauza asko gertatuko zaizkio. Betidanik Urkorekin maiteminduta egon den arren, lehen musua mutilaren ezpainetatik jaso ondoren, ez dago batere ziur berarekiko sentimenduez. Gainera, anai-arreba berriak iritsi dira herrira, Nora eta Xabat, eta hauek are gehiago nahastuko dute protagonistaren burua. Bestalde, neskatxak bere lagunik onenarekin, Ihintzarekin, eztabaida izan du, bakoitzaren janzkeraren ondorioz. Hori guztia gutxi balitz, anorexia eta beste arazo batzuk adiskidetasunaren, maitasunaren eta gorrotoaren joku kilikagarrian sartuko dira.
Azkenean, argituko al dira gauzak Jararen buruan?Zer eragin izango du familia berriak herrian? Konponduko al dira gauzak bi lagun-minen artean?


Laburpenaren egilea: Ainhoa Barberan


2007-12-20
Osoro,J: JARA

Madril Alfaguara 2006

Liburu honetan Jara izeneko neskato gazte beten historia kontatzen da.Neskari hilekoa etortzen zaio lehenengo aldiz eta oso larrituta dago, lasaitzeko bere amarekin hitzegiten du baina hark ez du lortzen. Eskolara bidean bere lagun Aintzanerekin elkartzen da eta sekretutxoa kontatzen dio, gazteak esaten dio gauza arrunt bat dela eta ez urduritzeko baina beste neskatoa urduritasunak jota jarraitzen du. Gaitera, Urko izeneko mutiko batek pircina jartzen du bekainean oso ondo gelditzen zaio eta Jara berataz maitemintzen da. Baina bere lagunak esaten dio bere ahizparen kuadrilakoek aposta egin dutela nor ote den mutikoa muxukatzen lehena, beraien uztez Amaia izeneko neska bat. Institutuaren ondoren bi neskak makilatzera eta erropa erostera joaten dira, larunbatean diskotekara joateko. Larunbatean, zer gertatuko ote? Zein isango da mutiko hori muxukatzen lehena? Urko, Jarataz maiteminduko al da?
Egilea: Miren Perez


Uribe,k:garmendia eta zaldun beltza
Donostia:elkar 2004




Xabi Axpe












Garmendia desertuan bizi den gizon serio bat da.Egun ohiko baten bezala oheratu egiten da.Lo dagoenean gaiztoak etorri eta eraman egiten dute.Hurrengo goizean esnatzerakoan konturatzen da gaiztoek hartu dutela.Ihes egiten duenean trenara joaten da herrirantz abiatzeko.Herriaren ondoan beste herrixka bat dago geltokia duena eta bertan gaiztoak ikusten ditu.Harrapatuko al dute garmendiari?Zer plan bururatuko saio garmendiari?Irtenez gero zer egingo du?


Ipuin honetan izaki misteriotsu batzuen eta Eskoitzako herriko pertsonen batzuen istorioa kontatzen da. Egun batean Aitzorrotzen zulo handi bat agertzen da. Bertako herritarrak alkateari deitu eta berak bereala burdinezko sarea jartzea agintzen du. Izaki misteriotsuak bitartean, azkeneko herensugea hiltzea planifikatzen daude. Gizotso izaki misteriotsuen nagusia eta errale zaldien jauna azken herensugearen bila joaten dira. Herrian Etxebarrena zirkuitua bere taberna ondotik ez pasatzeko kezatzen hari da. Gure lagunak herensugearen ibilbidean hainbat oztopo topatudute baina denak gainditu dituzte. Azkenean, hainbat esfortzu eta gero herensugearen kobazulora ailegatu dira. Azken herensugea akabatuko ote dute? Herensugeak umerik edukiko al du? Etxebarrenak lotuko ote du zirkuitua bere etxe ondotik ez pasatzea? Morilo. F Dragoien orroa Donostia 2005 Aiert

AINHOA ARANZABAL


NAHI DUZU IZAN NIRE AHIZPAREN MUTILA?

Carranza,M.Nahi duzu izan nire ahizparen mutila?Giltza Sondita(Bizkaia)2002.


Liburu honetan Alizia izeneko neskatxa baten oporrak kontatzen dira. Bera urtero-urtero Martoretera joaten da. Bera eta bere familia lehenak izatea nahi dute bertaratzen, baina Antonieta Villapana izeneko neska bat aurreratzen zaie, zeren Sonia Aliziaren ahizpak beti esaten du:”Ni ez nahiz hain goiz jaikikoa!” Han azenariorekin, bere lagunbatekin egoten da, mutilak neskaren familiakoa izan nahi du, zeren neskaren amak bizkor gidatzen baitu.
Bertan ahizpa eta Antonieta primeran tratatzen dituzte, berriz Azenario eta Alizia ez. Soniak arazo asko sortzen dizkio berari eta plan bat pentsatuko dute ahizpak mutil laguna izan dezan eta etxetik joateko.
Gaueko ingelesa ikasteko CDak funtzionatuko ote du ahizpa ingelesa bihurtzeko?
Lortuko al dute ahizpak mutil laguna edukitzea?

ZIGARROTXA





Kazabon, A Zigarrotxoa ahoz aho, Bilbao ,
Descle, 2005






Ipuin honetan Mizelen arazoak kontatzen da. Mizel 14 urteko mutiko bat da eta arazo asko ditu. Jendeak mutikoarengandik oso txarto ari dira hitz egiten,eskolan erreten ikusi zutelako. Mutikoaren lagunak bati bat Alaitz,bere taldera bueltatzeko kombentzitzen ari dira gauza honek aipatzen: ¨Etorri gurekin, gurekin hobeto zaude, eta ginera futbolean segituko duzu¨
Esaten diote baina… Lortuko ahal du futbolean zegitzea? Bueltatuko dabere lagunekin? Itxiko du erretzen?


Ioseba Arroi be

tunelaz bestaldean



Garzia, J. Tunelaz bestaldean
Arrigorriaga: SM, 2001


Liburu honetan, Martin izeneko mutiko miserable eta interes gabekoaren istorioa kontatzen da. Ama kartzelan du, aitak, ordea, zerbait galdetzen dioenean beti momentu desegokia dela esaten dio. Orduan, denbora asko izebarekin ematen du ongi pasatzen duelako. Orain, oporretan dago eta lagunekin gelditzen da. Eskola bukatu duenez, irakasleekin ahaztu da. Baina adiskideekin ere aspertu egiten da, Andoni eta neskei buruz hitz egiten ibiltzen direlako. Protagonistak, berriz, futbolean jolastu nahi du. Egunak pasa ahala, bizitza desatseginarekin jarraitzen du. Baina, egun batean lagunekin geratzean tunel batetik pasatu da. Bertan, gitarra-jole bat ikusi du eta bera pasatzen den bakoitzean ¨Pelago¨ abestia kantatzen duela konturatu da. Hurrengo egunean, mutikoak itaun egin dio ea zer esan nahi duen ¨Pelago¨ hitzak eta berba horren istorioa kontatzean…
Lortuko al du pozik bizitzea? Neskekin harremanak edukitzea posible izango al du? Bere familiarekiko arazoa konponduko ote da?


EGILEA: Izar Gorronogoitia.

Ezkutuko maitea


Liburu honek, Maxe izeneko neskato bati gertatu gertatzen zaiona azaltzen du.
Eskolara doala, kaleetako horma guztiak, kartelez josita daudela ohartzen da. Karteletan zer jartzen duen ikustera doala “TXORIMALOAK” taldea herrira datorrela konturatzen da eta eskolan, batez ere, gelan sartu orduko, denak abesten hasten dira (Txorimaloak taldearen kanta bat). Guztiek galdetzen diote joango ote den “TXORIMALOAK” mirestera. Maxek etxean galdetu beharra dauka lehenik eta amari baimena eskatzen dio. Honek ezetz esaten dio lehenengotan, baina geroago baietza dauka bere ahopean eta neskatoaren parean. Eguna iristean, prestatzen hasten da abeslariak ikusteko eta nola ez, argazkiak ateratzeko. Bertan irudiak ateratzen ari dela, ez du ezer susmatzen baina erretratu bat ikustean... Harritu eta larritu egiten da. A zer nolako komeria!!! Zein ustekabe gertatu ote zaio horrela larritzeko? Norbaitek jakingo al du zein den argazkiaren arazoa? Zerbait gertatuko ote zaio familian?


Lertxundi A. Ezkutuko maitea, Elkar argitaletxea, Donostia, 2002
EGILEA: Kizkitza Cillaurren