
Garzia, J. Tunelaz bestaldean
Arrigorriaga: SM, 2001
Liburu honetan, Martin izeneko mutiko miserable eta interes gabekoaren istorioa kontatzen da. Ama kartzelan du, aitak, ordea, zerbait galdetzen dioenean beti momentu desegokia dela esaten dio. Orduan, denbora asko izebarekin ematen du ongi pasatzen duelako. Orain, oporretan dago eta lagunekin gelditzen da. Eskola bukatu duenez, irakasleekin ahaztu da. Baina adiskideekin ere aspertu egiten da, Andoni eta neskei buruz hitz egiten ibiltzen direlako. Protagonistak, berriz, futbolean jolastu nahi du. Egunak pasa ahala, bizitza desatseginarekin jarraitzen du. Baina, egun batean lagunekin geratzean tunel batetik pasatu da. Bertan, gitarra-jole bat ikusi du eta bera pasatzen den bakoitzean ¨Pelago¨ abestia kantatzen duela konturatu da. Hurrengo egunean, mutikoak itaun egin dio ea zer esan nahi duen ¨Pelago¨ hitzak eta berba horren istorioa kontatzean…
Lortuko al du pozik bizitzea? Neskekin harremanak edukitzea posible izango al du? Bere familiarekiko arazoa konponduko ote da?
EGILEA: Izar Gorronogoitia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario