jueves, 31 de enero de 2008



JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK


- Osoro, J. Jara. Bikiak eta bikoteak
Etxebarri: Alfaguara zubia, 2005


Jara bere gurasoekin bizi den gaztetxo bat da. Orain arte, berak nahi bezala atera zaio guztia, baina bizitza guztiz aldatuko dioten gauza asko gertatuko zaizkio. Betidanik Urkorekin maiteminduta egon den arren, lehen musua mutilaren ezpainetatik jaso ondoren, ez dago batere ziur berarekiko sentimenduez. Gainera, anai-arreba berriak iritsi dira herrira, Nora eta Xabat, eta hauek are gehiago nahastuko dute protagonistaren burua. Bestalde, neskatxak bere lagunik onenarekin, Ihintzarekin, eztabaida izan du, bakoitzaren janzkeraren ondorioz. Hori guztia gutxi balitz, anorexia eta beste arazo batzuk adiskidetasunaren, maitasunaren eta gorrotoaren joku kilikagarrian sartuko dira.
Azkenean, argituko al dira gauzak Jararen buruan?Zer eragin izango du familia berriak herrian? Konponduko al dira gauzak bi lagun-minen artean?


Laburpenaren egilea: Ainhoa Barberan

No hay comentarios: