jueves, 31 de enero de 2008

KANPAI HOTSEN MISTERIOA


p. Docampo,X. KANPAI HOTSEN MISTERIOA.
Donostia-Elkar, 1995.


Ipuin honetan 12 urteko neska-mutiko batzuek misterio bat nola argitzen duten kontatzen da.
Eiranova izeneko herri batean, erloju berria jartzen dute. Gau hartan, erlojuak 13 kanpai hots jotzen ditu. Orduan, jendea, beren etxeetan, harriturik geratzen da. Hurrengo goizean Kristina, Delio, Elisa eta Pedro, gaueko dangadei buruz hitz egiten aritzen dira.
Egun batzuk igaro ostean, gure lagunak, misterioa argitzen hasten dira. Momentu horretan, Mikel, Kristinaren anaia ere beraiekin batera arituko da dangadei buruzko arazoa argitzen.
Kanpai hots bat gehiago jotzen zuen erlojuaren arazoan sartuta zeudenean, mezuak jasotzen hasten dira haurrak eta beraiek gutunek zer esan nahi zuten argitzen. Lortuko al dute mezu denak asmatzea?
Erlojuaren arazoa izango ote da ala norbait ibiliko ote da misterio honen atzean? Jakingo al dute nor den dangadak jotzen dituen pertsona?
EGILEA:Leire Izagirre.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Oso ondo pentsatu zait egin duzuena, horrela beste batzuk zuen laburpen tentatzaileak irakur ditzakete. Hurrengoak beste bat egin!!!!!